jueves, 9 de septiembre de 2010

Aurkezpena



Jardunaldi hauen helburu nagusia emakumeek historikoki zein gaur egun hedabideetan izan/izaten duten presentziaren inguruan gogoeta bultzatzea da, bai komunikabide tradizionaletan zein informazio-teknologien aroa deiturikoan ere.
Hori aztertzeko, telebista, irrati eta prentsan atal ezberdinetan (idaz-lanetan, ekoizpenean edo/eta kudeaketan) lan egiten duten emakumeek beren esperientzia lehenengo pertsonan azaltzea nahi da, baita horren inguruan parte-hartzaileek ideia ezberdinak planteatu eta eztabaidatu ere: horretarako, hitzaldiak ez ezik, bi mahai-inguru planteatzen dira aurkezturiko programan.
Beste aldetik, eta teknologia berriek eta bereziki Internetek emakumeen sare sozial zein komunikazio-amaraunak sortzeko eskaintzen dituen aukerak ere ikergai izango dira jardunaldi hauetan. Hori dela eta, alde batetik, ziberfeminismoa deituriko fenomenoari buruz gogoeta egiteko eskaintza aurkezten da, sarean genero-ikuspuntutik sortzen ari diren iniziatiben bultzatzaileen eskutik. Horretaz gainera, parte-hartzaileek komunikazio-sareak sortzeko Interneten eskuragai dituzten tresnak ezagutzeko eta lanzteko auekra izango dute arratsaldeko tailerretan.
Eta tailer hauetan datza iniziatibaren berritasuna orain arte komunikazio-alorrean egindako generoaren hurbilketa, Internetek eta teknologia berriek eskaintzen dituzten tresna berriak genero ikuspuntutik erabiltzeak komunikazio-bide berriak zabaltzeaz gain, intzidentzia handia baitute medio tradizionalen ohituretan, Ameco, Les Penelopes edo beste esperientziek erakusten duten bezala.